Imanoltxu:

>    18/98koei itzelezko urte zaparrada bota detsela eta, euren alde mugituko 
> nintzake
>    baldin eta e.t.a. hiltzen ezbalego edo hauek e.t.a. porkulo bidaltzeko 
> kapazidadia izango balebe.
> 
>    E.t.a.k Guardia Zibil bat hil dabela eta, Guardia Zibilen edo 
> espainol(ist)en alde mugituko nintzake
>    baldin eta Espainiko potereek politika besterik egiten ez dabenak 
> espetzeratuko ez balittue edo hau kritikatzeko kapazidadia baleuke

Etsipena gero eta hedatuago dago. 

Hasier Etxeberria: http://alua.mundua.com/2007/12/02/nola-jokatu-zein-da-tresna/
Mikel Iturria: http://eibar.org/blogak/iturri/485

Oso elkarrizketa interesgarria zekarren larunbatean Berriak, Jokin Muñoz 
idazlearekin. 
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2007-12-01&orria=048&kont=450
Pasarte bat kopiatu nuen neure blogera, eta kalera irten nintzen. 

>Ni hasia naiz hemengo gure arazo hau nahiko urrutitik ikusten. Hiritarra 
>naizen aldetik, neure burua inplikatua ikusten nuen lehen. Ez dizut esango 
>manifestazioetan eta ibiltzen nintzenik, baina gaiak kezkatzen ninduen. 
>Inplikazio handiagoa neukan. Baina uste dut Barajaskoak jendeak uste baino 
>gehiago suntsitu zuela. Orain, arazoa oso urrutitik hasi naiz ikusten, 
>ezaxolaz. Beharbada, horrela esatea krudela da, baina iritsi naiz pentsatzera 
>bakar bakarrik interesatzen zaidala fikziorako material gisa. Tristea da 
>horrela esatea, baina puntu honetara ekarri naute. Gizarte aldetik, beste fase 
>batera pasa gara. Lehen, Barajaskoaren aurretik, jendeak ilusio handiz ikusten 
>zuen egoera. Baina, orain, urrutiko inplikazio horretatik axolagabetasunera 
>igaro gara. Harrigarria da, baina alderdi politiko bateko buruak espetxean 
>daude, eta hemen ari gara zerbezak hartzen, eta institutuan ez da ezer 
>sumatzen! 

Gero jakin nuen tiroketa bat izan zela Cap Bretonen. Baina horrek ez du ezer 
aldatzen. Uste dut Muñozen elkarrizketa ere izango zela 18-98ko atxiloketen 
aurrekoa. Baina horrek ere ez du aldatzen kontua.

Muñozen elkarrizketan beste pasarte bat dago, nik lotzen dudana hemen aipatu 
nuen beste kontu batekin, zelan izan daitekeen gazteak sartzea ETAko 
militantziaren zurrunbiloan.

>Nik gazteekin lan egiten dut, eta beldurra eta pena handia ematen dit, eta 
>badakit hau esatea aitakeria hutsa izan daitekeela, ikusten dudanean gazte bat 
>akabatzen, itzaltzen ari den mundu batean sartzen ari dela. Duela 15 urte 
>besterik izan zitekeen beharbada, baina gaur egun... Gazte batek mundua aldatu 
>nahi du berez, utopiazalea behar du. Kontua da nork, zerk gidatzen dituen bere 
>urratsak. Nik uste dut hor ardurak badirela, arduradunak badirela. Eta esan 
>dezagun gazte horiek kazetari eta politikari suemaile batzuek bideratzen 
>dituztela. Hori da kezkatzen nauena. 

ANVren kartel batzuk daude kale askotan egunotan, independentziaren aldekoak. 
Zumalakarregi jeneral karlista ageri da batean! 

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to