Sortzez Garbixa, la Purísima Concepción. Izan gaittezen serio: lanik ez
egiteaz gain, zenbat jendek ospatzen dau egun hori? Zenbatentzako egun hori
festa bat da?
Eta konstituziño eguna berdin. Lanik ez egiteaz gain, ospatu-ospatu,
festa-festa, ezta "konstituzionalista" amorratuenak be ez dabe festa egitten.
Zenbat hobeto aprobetxatuta egongo lirateke halako egunak aiuntamentuen
esku geratuko balira. Arrate eguna bai ospatzen da, nahiz eta jai izan ez; edo
Olarizu eguna Gasteizen, hori be jai be ez dala; edo Donostian San Sebastián
egunan bezperia edo bixamona izango balebe libre biharrera joan barik... Baina
igual herejea naiz halako gauzak esatiagatik.
Dana dala, KONTUZ!, ez daigun harririk bota gure buruan kontra: hor asmatu,
benetan asmatu, Gerediaga Elkartekook asmatu dabe egun hórrek Durangoko Ferixan
egunak bihurtuz. Hónek (eta liburu saltzaileak, XME tartian) garbi eta ozen
esango dabe: GORA KONSTITUZIÑOA ETA GORA LA PURISIMA KONZEPZION!!!!
Trebi._______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]