Amatiño:

>        Aurreko ostiralean, "Ospitalepeko":http://www.tagzania.com/item/12607 
> eliza
>erromanikora bidean Zuberoako muturrean autoz nindoala,  hango euskal irrati
>batek hegoaldeko albisteak eskaini zituen.

Interneten historiaren une esanguratsuak: 2007ko abendua, Sabin Etxean zituen 
kargetatik libraturik, Amatiñok lotura bat, LOTURA BAT, gehitu dio bere 
artikulu bati, testu egituratua erabilita.

Baina... ejem, testu egituratua laster hilko da. Arrateko Amak jakinarazi nahi 
dizue, zeruko aingeru kerubin eta serafinekin kontsultatu ostean, aldaketa 
datorrela Eibar.org peorara. 

Sistema aldatuko da. Eta blogek migratu egingo dute, orain arteko 
azpiegituratik, beste batera. Ustez, errazagoa izango da erabiltzeko sistema 
berria. Baina desberdina izango da. Edukiaren aldetik dena transferituko da, 
eta harrezkero, sistema berria erabili behar. E-postaz blogera bidalketa 
egiteko sistema desagertuko da (hori izan daiteke blogariren batzuentzat 
okerrena). Gainerakoan... erraza izan beharko luke: instrukzio batzuk banatu, 
eta hor konpon, Gabonetan denak sistema berriarekin saiatzera... 

Hala ere, akaso urtarrileko lehen astean ikastarotxo bat edo... ordu batzuk 
errepaso jeneral baterako...

Luistxo 

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to