Luistxok:
<Interneten historiaren une esanguratsuak: 2007ko abendua, Sabin Etxean
zituen kargetatik libraturik, Amatiñok lotura bat, LOTURA BAT, gehitu dio
bere artikulu bati, testu egituratua erabilita.

-- Ez juat uste aurrenengo bidar danik...

Amatiño

---------------------------

Amatiño:

>        Aurreko ostiralean, 
>"Ospitalepeko":http://www.tagzania.com/item/12607 eliza erromanikora 
>bidean Zuberoako muturrean autoz nindoala,  hango euskal irrati batek
hegoaldeko albisteak eskaini zituen.

Interneten historiaren une esanguratsuak: 2007ko abendua, Sabin Etxean
zituen kargetatik libraturik, Amatiñok lotura bat, LOTURA BAT, gehitu dio
bere artikulu bati, testu egituratua erabilita.

Baina... ejem, testu egituratua laster hilko da. Arrateko Amak jakinarazi
nahi dizue, zeruko aingeru kerubin eta serafinekin kontsultatu ostean,
aldaketa datorrela Eibar.org peorara. 

Sistema aldatuko da. Eta blogek migratu egingo dute, orain arteko
azpiegituratik, beste batera. Ustez, errazagoa izango da erabiltzeko sistema
berria. Baina desberdina izango da. Edukiaren aldetik dena transferituko da,
eta harrezkero, sistema berria erabili behar. E-postaz blogera bidalketa
egiteko sistema desagertuko da (hori izan daiteke blogariren batzuentzat
okerrena). Gainerakoan... erraza izan beharko luke: instrukzio batzuk
banatu, eta hor konpon, Gabonetan denak sistema berriarekin saiatzera... 

Hala ere, akaso urtarrileko lehen astean ikastarotxo bat edo... ordu batzuk
errepaso jeneral baterako...

Luistxo 

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to