Ez netzan sinistu 2500€ emon behar zetzela ezdakitx noiz jaiotako 
umieri. Ta hillabetiak pasatzen zoiazen eiñian ahaztu be ein neban.
Eta hara, gaur mezu zerrenda baten azkenian bankuko extrakto bat. 
Espainiako Bankuak 2500 eurotako transferentzia bat egin dau (komisioak 
eta gastuak a cargo del mandante).

  Ez dakitx neri kañaberia emon bihar dezten edo arrantzan erakutsi. Ez 
dakitx gauza gehixao egon behar diran gobernuak jestionauta edo 
dirulaguntzekin lagunduta. Ez dakitx ze merito dakan dirua daonian hau 
populistaki errepartitzia. Ezin dot umia Haur Eskola Publikora eruan 
(lekurik ez daolako Eibarren) baña bueno, oiñ aittitta eta amama 
ésplotau biharrian haurtzaindegi pribatura eruan leiket (emon dezten 
diru horrekin urtebeteko kuotia ordaindu leiket).

  Dudarik balego, Jaurlaritzak ere ingresatu zigun diru laguntza, orain 
hiru aste edo...

  Baña bueno,honek gauzok nere alabiari bortz, egixa esanda. Oin dala 
ordubete esnatu dou, atzo baño moko gitxiao dakaz, hartu dau titixa  eta 
berriro lotara, beste orduterdi edo bi geratzen jakoz ta.


  Ander Arroitajauregi

 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to