Luistxok:


>Ideia ona hirugarren libururako. Eskerrik asko.



Ez dizkidazu bi baino bidali, baina milesker halere. Batek oso itxura ona 
du.



Bestea ordea nik bidali nizuna da, Zizekena Lacani buruz. Lehenbiziko 
orrialdeak gainera amorruz zapaldurik bezala dauzka, zapata zolaren aztarna 
eta guzti. Nondik nora Lacanen aurkako halako herra, jadanik Tetrisen 
nabaria? Fakultatean lacaniano ortodoxo gogor horietako bat tokatu zitzaizun 
ala?



Pena da, zeren irakurri gabe bihurtu didazun liburu horrek txiste mordoa 
dauka, eta batzuk oso onak. Esaterako, poloniar txiste bat, Jaruzelskiren 
garaikoa: etxeratze-deia dago, toque de queda, ezin kalean egon hamarretatik 
aurrera. Polizia bi patruilatzen dabiltza. Hamarrak laurden gutxiagotan 
morroi bat ikusi dute espaloitik doala, arin.

Polizietako batek tiro egin eta bertan hil du. Besteak: "baina Jaroslav, zer 
ari haiz, oraindik ez dituk hamarrak." "Bai, baina tipo hori ezagutzen diat, 
bazakiat non bizi den eta hamar minutu ez duk aski bere etxeraino iristeko".




----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, November 07, 2007 12:08 PM
Subject: Re: [eibar] Teknologoa ala poeta?


markos:

>ez, lacanena niri ez bidali, bidali zuzenean josu landari; nik gurago 
>anthony burguessena, orain dela hamar urte eman nizuna, seguru zabaldu ere 
>ez zenuela egin

Ideia ona hirugarren libururako. Eskerrik asko.

>> Portzierto, Markos. 2005. urtean bidali zenidan bideo bat...
>> azkenean igo dut Internetera!
>> http://video.google.com/videoplay?docid=-4343061563458614930

Bideoari bigarren begiratu bat emanda... Googlera igo dudanean ZERTIFIKATU 
dut ez zekarrela eduki pornografiko edo obszenorik, baina ez dakit, egia 
esan ote dudan, edo nik ere fantasia erotiko zapiaindarrak dauzkadan, hala 
nola Amatiñok. Kontua da: bideoaren azken 5 segunduetan zertan dabil katua 
kopinarekin?

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to