Biharrian loterian jokatzen da, urtero, eta, denok jokatzen dabenian, nik 
ez nebala gura esan neban, andriak erosita zekala eta ez nebala gehixago bihar. 
Uste dot jokatu ez daben bakarra izan naizela.

    Ez jake tokatu, eta, horretara, guztien artean galdu ez daben bakarra 
naizenez, irabazi egin dotela sentitzen dot. Horren kontura badakat 20 euro 
gehixago, "tokatu egin jata". Jun leikez, esate baterako, Nafarroa Oinez batean 
itzelezko txaparrada izan eta horren osteko halako donazio batean; edo beltz 
bat ikuten badot haren disko edo pelikula batzuk erosiz, nahiz eta horretan 
aparteko interesik izan ez; edo umiak ikusten baditut Olentzero batekin 
kantatzen eta dirua jasotzen -egiten da oraindik?- harei emoten; edo... aukerak 
ez dira falta.

    Pozik nago, eta uste dot hurrengo urtean berdin egingo dotela, 20 euro 
seguru irabaziz.
        
    Trebi.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to