Ohelaguni eta neri pasau jaku: Bizkaia aldian etxia itxen hasi eta argi-indarra eskatzera jun ganian baserri-auzoko saria "gaiñezka" daola eta argi-indarra nahi badogu geu egin bihar garela azpiegitura guztian kargu (etxia landa gune baten dago eta legian arabera, Udalak eztauka zertan azpiegiturian kargu egin biharrik urbanizagarria eztan gunea dalako; farolak euki badauzkun arren). Gure kasuan goi tentsiñoko azpiegitura dauan lekutik behe tentsiñoko kable barri bat atara biharko giñuke eta etxeraiño ekarri, dauan lekuan dauala-be. Ixa etxia beste kostatzen da azpiegitura hori dana eta horreatik EEEra (Energiaren Euskal Erakundera) deitxu eta eguzki plakak ipiñi nahi ditxugula esan jeu. Baina, hara sorpresia! Han be esan doskue sare elektrikora lotutako eguzki plakak jarri nahi baditxugu, gero handik etxerako argixa hartzeko, geu egin beharko garela azpiegitura horren kargu, Iberdrola eztala holakoetan kargu egitxen. Hori bai, Jaurlaritzak aurrekontu guztiaren gehienez %40ko laguntza ematen dabela. Baina, klaro, 180.000 euroko gutxigorabeherako aurrekontu baten, ba... hori, argi barik segitzen dogula. Iñoi okurritzen jako egoera horren aurrian soluziño egokiren bat?
-- Marijo
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
