Iaz Ang Leeren aurreko filma aipatu genuen zerrenda honetan, Brokeback 
Mountain. 
http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/14181
Neri asko gustatu zitzaidala; nire andreari ez horrenbeste, eta Amatiñori ere 
ez.

Gero Amatiñok pronostikoa egin zuen Oscarretan porrot egingo zuela. 
http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/14238/
Huts egin zuen Amatiñok: zortzi Oscar eroan zituen Brokebackek.

Oraintsu estreinatu da Ang Lee-ren hurrengoa. Desioa, arriskua. Ze ona. 
Gomendatzekoa guztiz. Brokeback baino *heterosexualagoa,* duda barik, eta 
sexualagoa oro har. Kamasutra estiloko eszenak, ikustekoak. 

Donostian ikusteko aukera, bertsio originalean, txineraz gaztelaniazko 
azpititulekin. Hala ikusi nuen nik Antiguo Berri zineman, eta ia 3 ordu airean 
pasatu zitzaizkigun. Zineko sarreratik ( http://www.tagzania.com/item/69395 ) 
200 metroko erradioan, bi jatetxe eta bi bazar txinatar daude. Baina zinean ez 
zegoen txinatarrik neure pasean. Atzo joango ote ziren, ikuslearen egunean?

Ingelesez ez den hizkuntzan Oscarra aurten eroateko neure pronostikoa, hauxe. 
Iaz sari hori eroan zuena, *Besteen bizitza*, alemana, asteburuan ikusi dut 
halaber (ordenagailuan). Hori ere ona, hotzagoa, baina paralelismo askorekin 
bestearekin: traizioa, maitasuna, gerra politikoa, antzerkiaren papera, 
ministro miserablea eta haren maitalea... ez dut gehiago esango: SPOILERrik ez.

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to