Igaz peorako administradoria izatea tokatu jatan eta, oin 2007ko fakturak 
ordenatzen nago. Tartean faktura batek harritu nau, Telefonicakoa, zergatik eta 
erdara hutsez zegoelako!    

    Horrek zera esan gura dau: gu konturatu ez edo, inguruko erakunde nagusien 
(administrazioak, bankuak, Iberdrola, gasa...) papelak gutxienez elebidun 
izaten akostunbratu garela, ja normala dala. Eta bat erdara hutsez agertu 
orduko..., tak!, bistara jo!

    Aurrekua da niretzeko inportantea, gero Telefonicak erdara hutsez 
diharduen, edo, eskatu ezkero, euskaraz (be) bialtzen daben..., ba, huskerixa. 
Gainera, uste dot telefonoz behintzat euskaraz be atenditzen dabela, edo ez?

    Trebi.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to