Pixkanaka, medio tradizionalak hasi dira Internet albiste iturri
normal bat bezala hartzen, ez pedofilo, pirata eta horrelakoen albiste
iturri bakarrik bezala.

Aste honetako bi adibide:

- Koldo Izagirre eta gaztelaniaz idatzi duten zenbait idazleren artean
egon den polemikatxoaren inguruan aritu ziren lehengoan Euskadi
Irratiko Mezularia programako tertulian, Luistxoren lagun mina den
Maite Artolak gidatuta. Gaia pixka bat argitzeko, Juan Luis Zabala
"Pipi"-ri deitu zioten (edo agian hark deitu zuen, berandu harrapatu
nuen eta), eta berak bere Berriako blogean gaiari buruz idatzitakoen
inguruan ibili ziren. Aupa Mezularia!

- Azkeneko Jakin aldizkari guztiz tradizionalean, Xabier Mendiguren
Elizegik Guggenheimaren gaia aipatzen du, eta posta zerrenda honetan
izandako zenbait puntu ateratzen ditu, ez "foroa" eta ez esaten
dituena zeintzuk diren esan gabe.  Aupa Xabier!

Xabier, hurrengoan hemen baimena eskatu, eta aipua garbi egin mesedez.
Beti pentsatu izan dut Jakin irakurtzen duela euskal intelijentziak,
eta oso garrantzitsuak sentituko ginateke Jakinen irakurriko bagenu
"eibartarrak posta zerrendak Josu Mendicuten esan zuen bezala" edo
antzerakoak.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to