Aupa, Asier. Kanpotik ibili naiz eta gaur arte eztot zure mezua bihar dan
moduan irakurtzeik euki. Hasteko eskerrik asko hain bizkor erantzutearren.
Geratu gara plaka fotovltaikuak ipintzen daben batekin ia zer esaten doskun
ze, obrako argia eukitzeko baimena be eskatu dogu, badaezpada, eta esan
doskue "hori emon ezkero, betiko emon bihar doskuela argixa"; ba geuk hori
nahi dogu!
Esandakua, eskerrik asko!

A, ta, Trebi, bai baneukan sari hori emongo zotsenaren berri eta pentsau be
egin neban bertara agertzia protestia eitxeko;-), baina betikua, denporaik
ez!


>Tokixan tokiko soluziñua topau bihar. Kasu guztiak desberdiñak dira. Nere
>aholkua edo: kontsumo bajuko elektragailuak erabili eta autokontsumorako
>plaka fotovoltaikuak, haize errota txiki bat eta eskasietarako erragai
>fosilez dabilen jeneradoria jarri.

>Asier Arregi


>From: Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]
>Ba, itxuria, Iberdrola PSOEren gustokoa da, bakarrik etxekuak saritu
dabenian, "Ramón Rubial" sarietan >"Iberdrola ha sido distinguida como
entidad vasca del año por su "compromiso con el progreso de la sociedad
>vasca" y por haber situado "a la iniciativa empresarial vasca en una
posición de liderazgo en el complejo sector >de la energía".        Halaxe
diñue.

>
>    > it.


>  ----- Original Message -----
>From: marijo deogracias
>To: [email protected]
>Sent: Friday, January 04, 2008 1:18 PM
>Subject: [eibar] Iberdrolarekin bueltaka

>  Ohelaguni eta neri pasau jaku:
>  Bizkaia aldian etxia itxen hasi eta argi-indarra eskatzera jun ganian
baserri-auzoko saria "gaiñezka" daola eta >argi-indarra nahi badogu geu egin
bihar garela azpiegitura guztian kargu (etxia landa gune baten dago eta
legian >arabera, Udalak eztauka zertan azpiegiturian kargu egin biharrik
urbanizagarria eztan gunea dalako; farolak euki >badauzkun arren). Gure
kasuan goi tentsiñoko azpiegitura dauan lekutik behe tentsiñoko kable barri
bat atara >biharko giñuke eta etxeraiño ekarri, dauan lekuan dauala-be. Ixa
etxia beste kostatzen da azpiegitura hori dana >eta horreatik EEEra
(Energiaren Euskal Erakundera) deitxu eta eguzki plakak ipiñi nahi ditxugula
esan jeu. Baina, >hara sorpresia! Han be esan doskue sare elektrikora
lotutako eguzki plakak jarri nahi baditxugu, gero handik >etxerako argixa
hartzeko, geu egin beharko garela azpiegitura horren kargu, Iberdrola eztala
holakoetan kargu >egitxen. Hori bai, Jaurlaritzak aurrekontu guztiaren
gehienez %40ko laguntza ematen dabela. Baina, klaro, >180.000 euroko
gutxigorabeherako aurrekontu baten, ba... hori, argi barik segitzen dogula
> Iñoi okurritzen jako egoera horren aurrian soluziño egokiren bat?

>
> >  --
> >  Marijo
>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to