Amatiñok egin nahi duena konpontzeko, zaila da epostaz esplikatzen. Bi parrafoen artean hutsuneak ezabatzera joan behar du eta konponduko zaio.
On Jan 16, 2008 8:57 AM, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Introari sakatzen diozun batzuetan badirudi bi lerro huts uzten dituela, > beste batzuetan bat terdi... html-tik konpontzen saiatu izan naiz, eta ez da > erraza asmatzea. Hori ez da horrela. Egin behar dena da, Intro-ari behin bakarrik eman parrafo artean, eta ez saiatu gauzak konpontzen. Intro bat eta listo. Hasten bagara bi Intro eman edo tarteko espazioa konpondu nahian, beste elementu batzuk sartzen dira tartean eta azkenean nahaste ederra sortzen da. Hala ere, gomendioeri muzin eginez HTMl kodeari begiratu nahi diotenek, kontutan izan: Parrafoak <p></p>-ekin bakarrik markatu, eta <p></p> hutsak aurkitzen badituzue, ezabatu. Amatiñok bezala bertsoak egin nahi badituzue, orduan bai, parrafo bat bertsoko eta bertsoaren lerro artean <br /> sartu behar duzue. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
