Ke nivel, Maribel!
Filosofixa asignaturia urte bittan emon neban BUP-en, eta nere bizitzako
irakaslerik txarrenak emon zestezen klasiak. Gure kabuz deskubridu genduan
bakarra Pitagoras maten zein filon agertzen zala (oso gauza arrarua, zelan
gertau leike!), eta Nietzsche mozkor eta drogazalia zala; hau da, 18 urteko
gazte batendako, heroia
Analfabeta hutsa naiz, eta gaiñera ez dakit holako hutsuniak zelan bete
neikezen era atsegin baten. Formaziño ezagaittik uste dot goi maillako ideak
ihes egitten destela askotan, edo formaziño hori dakazuenok nik baiño
ariñago eta errezago harrapatzen dittuzuela.
Ze inportantia dan ganorazko formaziñua jasotzia
leire, analfabetia



2008/1/15, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Zapiain:
>
>
> >Luistxo Fernandezek hemen eta Sustatun aipatu du  Jainkorik bai ala
> ez  liburua prestatzeko Edorta Jimenezek batez ere  Richard Dawkinsen  The
> God Delusion  eta Michel Onfrayren  Traite d Atheologie  erabili dituela.
> >Txillardegik ere,  Horretaz  bere azkeneko
> liburuko  Antropokeriaz  atalean, bi pentsalari horiexek hartu ditu kontuan.
> >
> >Luistxok Dawkins-en hainbat esteka jarri zituen.
>
> Hor dago zer bota nuen Sustatura: http://sustatu.com/1198229819
> erantzun kateatu luuuuze batzuk ekarri zituen mezu horrek...
>
> bestalde, Markos, jakin ezazu eskuetan dudala Lacan eta enparauen kontrako
> liburu hura, El Olvido de la Razón, Sebreli argentinarrarena. Ez da nik
> pentsatu bezain liburu ona. Filosofia liburua espero nuen, edo ideien
> diskusioa egingo zuena, eta gehiago da historia bat, Nietzschek
> Heideggerrengan eragina izan zuela, eta gero Heideggerrek hura, eta
> postestrukturalistak ondoren... Dawkinsek hobeto idazten du
> irrazionaltasunaren kontra, adibidez.
>
> Savater ez dago indize onomastikoan. Zizek bai. Graziosoa deritzo, zuk
> bezala, Sebrelik, bere simil zinematografikoek gatza badutela, baina horrez
> gain argudioetan oker dabilela.
>
> Amaitzen dudanean auzoko liburutegira itzuliko dut. Han eskatu nuen
> ekartzeko, eta zintzo ekarri ere.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to