On Jan 22, 2008 12:03 AM, Mikel Lizarralde <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Nik uste dot dala jakiteko erosliak nundik datozen. > > Adibidez, Ikeak ikusten badau 20600 posta kodetik jende asko datorrela, > publizidadia eingo dau propio herri horretan. Eibarren adibidez jardun zeben > 2008ko katalogua banatzen duan etxez etxe.
Are gehiago. Garai batean estatu osoan 3 IKEA zeuden, bi Madrilen eta bat Bartzelonan. Madrilen horrela jakin ahal izan zuten euskaldun asko Madrileraino joaten ginela IKEAko altzariak erostera. Non jarriko ditugu hurrengo dendak? erantzun azkarra dauka, jende asko prest dago eta, gure produktuak erosteko 400 kilometro egitera. Bestalde, txartelarekin ordaintzean zure izena ere lortzen dute, eta kode postalarekin zure bizitokia. Hartu telefono datubase bat eta segundu batean lortzen dute zure helbidea. Badakite zer erosi duzun, beraz zure gustoetaz asko dakite, pardelak erosi badituzu, badakite ume txikiak dituzula etxean eta abar. Gainera, Travel edo antzerako txartelekin konbinatuta, eskudirutan ordaintzen duzunean ere jakingo dute zu zarela. Honek denak balio die mikro-ekintzetarako (zuri pertsonalki bideratutako eskaintzak) eta baita modu orokorrean ere, jakiteko zein tokitan bizi diren haur txikiak dituzten familia gehiago edo datorren hilean zein herritan egingo duten pertsona nagusientzat izaten diren inkontinentzia pardelen kanpaina berezia. Definitiban, badakitela zein tokitan kaka egiten duzun ere. Ni ez naiz gai hauekin oso paranoikoa, agian noizbait damutuko naiz. Ahal dudan guztia txartelez ordaintzen dut, Travela erakusten dut, eta posta kodea eskatzen didatenean zuzena ematen diet. Baina komeni da guzti honen inguruan kontziente izatea. Hurrengo batean RFID-az ere hitz egingo dugu. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
