>
>
><Ikusirik nola idatzita dagoen artikulu hori...esango nuke, Elena, Microsoft 
>Word erabili duzula erredaktatzeko. Ez da kopia pirata izango gero.
>
>Aitortzen dut, mea culpa: Microsoft Word darabilt, 

Berba honek salatzen zaitu: Cden 

CDen idatzi nahi zenuen, eta idatzi ere egin duzu, baina Microsofrek zuzendu 
dizu: bigarren letra xehetu dizu, ezin D izan, d izan behar du, ez baita 
berbarik bi maiuskularekin hasi eta minuskulekin jarraitzen duenik: horixe da 
behintzat Bill Gatesek uste duena, zuk baino euskara batu hobea dakiela.

Adibidez, zuk idatzi dezakezu Iñaki Galdos EAkoa dela, eta Microsoftek zuzendu 
egingo dizu, Eakoa dela, nahiz eta Oñatikoa den... 


>ez  dakit besterik.

OpenOffice.org pakete konpletoa, konpatiblea MS office-ko formatu eta gauzekin, 
doakoa eta librea, pirateo arazorik ez.

Baina bueno... ez baduzu hori instalatzeko mina hartu nahi, Ea/EA errorea 
konpontzerik baduzu. Adi:

---------- Aukera hauek desaktibatu behar dira Microsofrt Word-en 
----------------

Herramientas menuko Autocorrección-eko aukera guztiak desaktibatu. 
Autocorrección-en barruan lau azpi-leiho daude. Leiho guztietako aukera guztiak 
(GUZTIAK) desaktibatzea komeni da.

-----------------
Horrek ez dizu batere kalterik egingo, eta bai ordea, onura asko zuzen eta 
erraz idazteko. Gainera autocorrección ez da "corrección", zuzenketa 
azpimarratu automatikoa erabiltzen baduzu gaztelaniaz edo euskaraz (xuxen), 
berdin funtzionatuko du horrek autocorrección guztiak pikutara bota ostean ere 
bai.


>Eta piratak, piratak, ba, Johnny Depp pirataren personifikazioa denetik, 
>gutxiago gustatzen zaizkit. Non daude Error Flyn edo Burt Lancaster ... :-)

Hori ez da erantzutea.

Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to