2008/2/5, bertoko <[EMAIL PROTECTED]>: > Kontua da lagun batek patroi titulua atara dauela. Zumaian ontzia > hartuko dau, kostaldetik zehar ibiliko garela, eroango gaituela.
Oso ondo bertoko, baina insisto. Txibiak pelaio erara jateko, aurrerago esandakoa, Zumaiatik abiatuz EKIALDERA jo: Getaria, Zarautz, Donostiara ;-) Gertuen Getaria. Irakurri bestela http://www.manterola.org/txibiak-pelaio-erara OH: Ondarroan harrapatzen diren txibi handiak (40-50 zentimetrokoak), txikiak baino hobeak dira nire gusturako (Getari, Zarautz edo beste askoren iritziaren kontra). Zorte askorekin, Ondarroako Boga-Bogan edo Itsas-aurreko beste tabernaren batean horrelako txibiekin egindako primerako "rabak" jateko aukera izango duzue. OH.2: Penalty-a itxita dago, minbiziak hartuta duela urte batzuk hil zen ugazaba. Legatz errea, "legatz trontzo errea", zen espezialitatea. Izenez behintzat Ondarroako Kafe Antzokian eskaintzen dute hango menua. Lamera ondoan dago. Erretegian, Zubi-Zaharratik gertu, ondo jango duzue, baina ez merke. OH. 3: Imanolen aholkua ez ahastu: aurretik txalupan ez bazarete ibili, ea txibiak jan baino gehiago txibiak astindu eta gizendu egiten ditzuen :-) eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
