Inok bihar izatekotan, hau be badaok... nahiz-ta honezkero hurrengo deian zain egon bihar. Amatiño Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Sexu-ALDAKETA ebakuntzak ordaintzeko diru-laguntzen deialdia Diru-laguntza hauen zenbateko osoa 60.000 eurokoa da. Gobernu Batzordeak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak aurkezturik, 2007an pertsona transexualek sexua aldatzeko beharrezkoak dituzten edota kirurgia plastikozko ebakuntza osagarriak, sexu-ezaugarri berrietara egokitzeko beharrezko direnak, diruz lagunduko dituen agindua onartu du. Diru-laguntzen munta osoa 60.000 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak beharrezko ebakuntzen gastuaren %50 eta %100 arteko laguntza jasoko du, baina betiere kontuan izanik emakume transexualen kasuan diru-laguntza ezingo dela 10.000 euro baino handiagoa izan eta gizonezkoi transexualentzat, 15.000 eurokoa. Diru-laguntza hauen onuradunak hurrengo hauek izango dira; genero disforia ziurtagiri bidez transexual baldintza kreditatzen duten pertsonek, euskal udalen batean bederen urtebete bat erroldatutakoek eta emantzipatutakoek edota 18 urte baino gehiagokoek. Eskaerak aurkezteko epea datorren abenduaren 28an amaituko da.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
