Ez da tontakerixa: boto emateko orduan 18 urtetik beherakoak ez dira
esistitzen, pertsonak ez balira lez tratatzen dira. Baina esistitzen dira.
Argudio ohikoena izan leike: "ez dake edaderik zer komeni dan jakiteko".
Ezetz?, seguru ezetz?
Hala balitz, eta konponbidea esistituko ez balira lez tratatzea da?
18 azpikuok igual ez dira gauza beren jabegoko gauzak gestionatzeko, baina
jabeak izan leikez, fortunak euki leikiez, eta gero administradorea beste
pertsona bat izan, nagusia izan bitartean.
Eta zergatik ez berdin jokatu botu eskubideakin? 18 azpikuak boto eskubidea
eduki eta nagusitu bitartean bere gurasoak kudeatu.
Onurak:
- umiok (bere gurasoen bitartez) kasu gehixago jasoko leukie politiko eta
administradoreen partetik
- baietz orduan neurri gehixago sortu familixa eta gurasotza bateragarrixak
izateko
- orain jendia bataz bestez 80 urtetan hiltzen bada (esateagatik) eta botu
emoten 20tan hasten bada (kontuak erraz egiteagattik) botu emaileen bataz
bestekoa 50 urtekoa da. Hori ez da jendian benetako bataz bestekoa. Oraingo
sistemakin zaharrok onuradunak dira. Pagotxa earra eurentzako. Eibar ikustea
besterik ez dago.
- umiok (gurasuok euren partez) botua emongo balebe botu-emoileen bataz
bestekoa 40 izango litzake, gizartearen benetako bataz bestekoa. Errekurtso
ekonomikoak banatzean askoz hobeto banatuko lirateke.
Ideia alua? Inork ez desta kasurik egingo, baina ideia oso ona da. Nirea da!
it
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.