Ez jak errezoirik falta. Baiña, Rouco ta konpañia ez dittuk euskaldunak, ez dittuk euskal gotzaiñak eta ez jittuek manifestaziñuak Euskadin antolatzen. Eta, halandabe, jentiak kasurik egingo baletsek moduan tratatzen jittuek eurak be. Portzierto, sozialisten jarrera bikotxa. Madrillen esaten gotzaiñok hobe leukiela ixilik egon. Eta hemen gotzaiñak estu hartzen... ixilik daozelako. Amatiño
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: lunes, 11 de febrero de 2008 23:05 Para: Eibartarrak Posta Zerrenda Asunto: [eibar] Baina inork egitten detse kasu obispuei? Izan gaittezen serio, inok egitten detse kasu obispuei? Ezautzen dozue inor kondoirik erabiltzen ez dabenik obispuek esan dabelako? Ezautzen dozue inor ezkondu aurretik (inoiz ezkontzen bada) hartuemon sexualik ez dakana obispuok esan dabelako? Ezautzen dozue inork bere botua aldatzen dabena obispuek ezer esategatik? BAI ZERA!!! Baina, itxuria, politiko batzuk bai uste dabe ¡¡!! Espainiako "pentsalari" batzuk euskal gaien inguruan topiko batzuk besterik ez dake buruan: "euskaldunak beti gaoz elizari begira", "euskal elizak eragin haundixa daka euskaldunengan", "euskal elizak itzelezko errua daka e.t.a. eta euskal abertzaletasunaren inguruan", "e.t.a. seminario batean -edo sakristia batean?- sortu zan"... Neuk garbi dakat: segi daitezela halako diagnostiekin! it
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
