Lagun batek hainbat artxibo bialtzen zestatzen odt estensiñuakin. Nik ezin
izaten nittuan  zabaldu, eta atzera be eskatzen netsan bialtzeko. Kopi-pega
egitten zestan eta barrido be bialdu.
OpenOffice instalau dot hainbat lekutan, eta konturatu naiz odt hori
OpenOfficen estensiño bat zala. Ez nekixan nere laguna hain modernua zanik!!
Nere kezkia da behin instalauta nere odt artxibuak "open" ez dakan
ordenadoren baten zabalduko ete diran.
micorsoft-en faxismua?
leire, bulegozabala

2008/2/6, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>
> >
> >
> ><Ikusirik nola idatzita dagoen artikulu hori...esango nuke, Elena,
> Microsoft
> >Word erabili duzula erredaktatzeko. Ez da kopia pirata izango gero.
> >
> >Aitortzen dut, mea culpa: Microsoft Word darabilt,
>
> Berba honek salatzen zaitu: Cden
>
> CDen idatzi nahi zenuen, eta idatzi ere egin duzu, baina Microsofrek
> zuzendu dizu: bigarren letra xehetu dizu, ezin D izan, d izan behar du, ez
> baita berbarik bi maiuskularekin hasi eta minuskulekin jarraitzen duenik:
> horixe da behintzat Bill Gatesek uste duena, zuk baino euskara batu hobea
> dakiela.
>
> Adibidez, zuk idatzi dezakezu Iñaki Galdos EAkoa dela, eta Microsoftek
> zuzendu egingo dizu, Eakoa dela, nahiz eta Oñatikoa den...
>
>
> >ez  dakit besterik.
>
> OpenOffice.org pakete konpletoa, konpatiblea MS office-ko formatu eta
> gauzekin, doakoa eta librea, pirateo arazorik ez.
>
> Baina bueno... ez baduzu hori instalatzeko mina hartu nahi, Ea/EA errorea
> konpontzerik baduzu. Adi:
>
> ---------- Aukera hauek desaktibatu behar dira Microsofrt Word-en
> ----------------
>
> Herramientas menuko Autocorrección-eko aukera guztiak desaktibatu.
> Autocorrección-en barruan lau azpi-leiho daude. Leiho guztietako aukera
> guztiak (GUZTIAK) desaktibatzea komeni da.
>
> -----------------
> Horrek ez dizu batere kalterik egingo, eta bai ordea, onura asko zuzen eta
> erraz idazteko. Gainera autocorrección ez da "corrección", zuzenketa
> azpimarratu automatikoa erabiltzen baduzu gaztelaniaz edo euskaraz (xuxen),
> berdin funtzionatuko du horrek autocorrección guztiak pikutara bota ostean
> ere bai.
>
>
> >Eta piratak, piratak, ba, Johnny Depp pirataren personifikazioa denetik,
> >gutxiago gustatzen zaizkit. Non daude Error Flyn edo Burt Lancaster ...
> :-)
>
> Hori ez da erantzutea.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to