Luistxok: >Ejekutibuak kendu aireportuetatik, ala kamioiak karreteratik, zertarako da >Euskal Y? Holako gauzak irakurritta --eta jende gazte eta ilustrau artian gainera-- hiru ideia bururatzen jatazak. 1. Ia benetan holako gauzak esaten dittuenak inoiz etxetik urtetzen daben edo zer esangura daben "ejekutibo" berbia erabiltzen dabenian. Nik behintzat dexente ibili bihar izaten juat, hegazkiñak bete xamarrak ikusten jittuat, ez jakixat komertzial gizajua ejekutibua dan edo zer arraio dan, eta, gainera, korbatadunak baino dexente gehixao ikusten jittuatkorbatabakuak. Baina, halandabe, jo daigun hegazkinak eta trenak korbatadun ejekutiboz betetzen dirala. Eta? Zer egin biharko genduke ba hórrek millaka bidaiari guztiak ejekutibo hutsak balittuk be? Kuriosidadez, ze bidaiari-mota izan bihar dok azpiegitura barrixak merezi ahal izateko? 2. Zilegi dok, jakina, Euskal Y hori zertarako dan galdetzia. Libre dan moduan Euskal Y barik euskal ekonomi-gizarteak etorkizunari aurre egiterik ete dakan. Churchill politikari haundixak galdetu juan ia zertarako balio ete zeban telebisiñuak, telebisiñua ez ei zuan-eta gauza informaziñorik emoteko. Churchill ez zuan iñozua, baina ez juan beti asmau eta, bistan danez, ez jekixan guztiaz. 3. Deskargako aldatzetako alde bixetan (Antzuolan eta Zumarragan) gurdi-zerbitzua jeguan aldapia igotzeko gauza ez ziran lehen autuak alde batetik bestera eruateko. Kamiño barrixa egin zanian, burdi-sektoria kejau egin zuan. Euren ustez, Deskargako trafikuak ez juan justifikatzen kamiño barrixa egin biharra eta, gainera, kamiño barrixak garraio-sektorian hondamendixa erakarriko ei juan. Errezoia jeken: eurak iragarri moduan, Deskargako burdi-garraio sektoria pikutara juan zuan. Amatiño
> > >Bestalde, hire kasuan batez be, beste bentajatxoren bat be bai, ez dok? Sarian >sartu ahal izana etab. etab. > >Amatiño >(...) > >2008/2/14 Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: >> Madril eta Bartzelonan arteko AHT dala-ta, trena hasi dok hegazkiñari >> konpetentzia zuzena egitten. Bateronbatek ez bajakik, Madrilletik >> Bartzelonara bittarteko "hegazkin-zubixa" 200 EUR dok. Trena, ostera, >> 163,5 EUR aireportura joan biharrik barik. Ejekutibuak kendu aireportuetatik, ala kamioiak karreteratik, zertarako da Euskal Y? Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
