nire ustez gaur egun Amy Winehouse da superstarrik onena: errespetua merezi du 
"sei Grammyrako izendatu zaituzte" jakinarazi ziotenean "aukeran nahiago sei 
Gramo" erantzun zuenak

trabesak dabiltza sarean, noiz hilko ote den:

http://www.whenwillamywinehousedie.com/ 

ez zaitez hil Janis Joplin bezala, Amy, mesedez; egia izango da bizitzak ez 
duela merezi ez bazara kantu ederrak sortzeko gai, baina bada kantu eder mota 
bat soilik zahartzaroan egin daitekeena (Bob Dylanen Workingman's Blues #2) eta 
zuk hirurogei urte bete ondoren abestuko dituzu eta orduan nik laurogei baino 
gehiago edukiko ditut eta zure CD berriak atera bezain laster txintxo-txintxo 
jaitsiko naiz dendara bila edo jaitsiko ditut internetetik; edozelan ere 
mirespena ez da etengo, izan dadila luzea   

(irakurriko ote du hau Amyk? igual ez)

bestalde, Leire, nondik datorkizu maltzurkeria hori, CIAko horrenbeste ajente 
izatetik familixan eo?
  ----- Original Message ----- 
  From: leire narbaiza arizmendi 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Saturday, February 16, 2008 6:10 PM
  Subject: [eibar] Zapiain Garako portadan


  Markos Zapiain gaurko Garako portadan azaltzen da: 
http://www.gara.net/paperezkoa/20080216/pri01.pdf
  Eta ez atxilotu dabelako :-)
  Barruan orrialde biko elkarrizketia eta argazki gigante bi.
  Markos super-star
  leire

       



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to