XVI. mendetik aurrera, Ameriketako kolonizazioaren aldetik, Gaztelako eta 
Euskal Herriko jauntxoen artean, besteak beste, alde garrantzitsu samarra 
nabarmendu zen.
 
Gaztelako tradizioz eta ohituraz, bertako jauntxoak errentaz baino ez ziren  
bizi. Gaizki ikusia zegoen lan egitea.
 
Euskal Herrian, ostera, izan zitzaketen errentez gainera, ondo ikusia zegoen 
lan egitea eta aukera honek, ustekabean, bi diru iturri eskaini zizkien eta 
nolabaiteko "lehiakortasuna" merkatuan.
 
Hau, nik dakidanez, horrela da. Baina, NOLA DEITZEN ZITZAION eskubide, 
abantaila edo aukera honi?
 
Amatiño
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to