zerrendakide berria daukagu. Hona bere aurkezpena hor behean. Ongi etorri 
Mikel. Idazteko, badakizu ---> [email protected]

From: "Mikel Iturbe" <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: Aurkezpena

Iepa!

Beno ba, zerrendako arauei jarraiki nire burua aurkeztuko dut:

Mikel Iturbe naiz, gazte getxoztarra, ikaslea, euskaltzalea, saloi barruko 
iraultzailea... nahiko aktiboa zenbait borroketan, hala nola software librearen 
eta interneten euskarazko edukiak sortzearen aldeko borroketan.

Zibereuskalherriari dagokionez, blogaria naiz eta agian zuetako norbaitek 
Wikipediako Janfri modura edota Txiokako azken_tximinoa modura ezagutuko nau.

Zergatik eman dudan izena zerrendan? Eztabaidagune hain mitikoa izanik, oso 
interesgarria iruditzen zaidalako bertako kontuetaz egunean mantentzea.

Beste barik, mezuak idazterakoan gehiago ezagutuko nauzuelakoan,

Ondo izan

-- 
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa 


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to