Miren Azkarate Kultura Sailburuak, talde popularrak eskatuta, azalpenak eman
ditu Legebiltzarreko kultura batzordearen aurrean Praileaitzeko kobazuloaren
eta inguruko maldaren gainean. Azaroan izan zen sailburua azalpenak ematen
eta orduan eman zituen Aranzadikoak egiten ari ziren ikerketaren ondorioen
gaineko xehetasunak. Han, agerraldi hartan bertan, Aranzadikoek azaldu zuten
ez zutela inolako txostenik aurkeztu "ofizialki" lana amaitu barik
zegoelako. Agerraldiaren ondoren, Aralarrek, PSEk eta EHAKk aurkeztutako
legez besteko proposamena onartu zuen legebiltzarraren osoko bilkurak,
abenduaren 13an: Jaurlaritzak babes dekretua alda zezala, jarduera guztiak
geldiraz zitzala eta lege esplizituagoak gara zitzala horrelako guneak
benetan babesteko. (Testu osoa hemen:
http://www.parlamento.euskadi.net/cm_abopve/DDW?W=boe_clave='08110201046720071221022069
 ).

Gaur, atzera ere, oraingoz ahoz eta aurrerago-edo idatziz jasoko duen
txosten batek esango duena aurreratu du. Arte arkeologikoan aditua den
ikerlari britaniar baten ondorioak azaldu ditu Azkaratek batzordean eta,
besteak beste, zera bota du "hay que tener cuidado con las posibles
modificaciones de las condiciones ambientales causadas por las excavaciones
arqueológicas".

Ikusteko dago nola jasoko duen Paul Pettitte britaniarrak bere ondoriak,
baina zer esan nahi izan du Azkarate andereak? Praileaitzen egiten ari diren
ikerketa arkeologikoek kalteak eragingo dizkiotela Praileaitzi? Ikerketa
horiek ez ziren bada Praileaitzen ondare arkeologikoaren garrantzia behar
den moduan aitortzeko eta babesteko behar diren neurri guztiak behar den
moduan ezartzeko?

Bitxia, gutxienez, iruditu zait Azkarate andereak eman dituen azalpenen
artean, lau bat bider edo azpimarratu duela, aditu britaniarrak kontatu
dizkion puntu hori. Egia da esan ere egin duela Uraren Euskal Agentzia ari
dela baita Praileaitzen malda horren inguru hori aztertzen, eta harrobiaren
ustiaketa, maldari dagokionez, geratuta dagoela. Baina zergatik insistitu
nahi izan du Azkarate andereak "egiten ari diren, edo egitekoak diren
indusketa arkeologikoek eragin ditzaketen ingurmen aldaketak zaindu beharko
liratekeela"?

Legebiltzarkideen galderei erantzunez, bigarren txanda baten, Azkarate
andereak aitortu egin du dekretua aldatu behar bada aldatuko duela, baina
horretarako behar-beharrezko dituela hori egiteko motibazio juridiko sendoak
izatea; izan ere, ez baita gauza bera motibazioak paisajistikoak badira, edo
meandroaren inguruan Ingurumen Sailaren menpe dagoen Uren Eukal Agentzia
egiten ari den ikerketaren ondorioak (Mutrikuko kultura elkarteak eskatuta),
edo dekretuak babesten dituen haitzuloari kalte egiten dioten bestelako
argumentazioak. Bata zein beste dekretua aldatzeko baliagarria litzateke,
baina argudio juridiko sendoak izan nahi ditu Azkarate andereak, gerora ere
epaiketa izango duelako harrobia ekoizten duen enpresak horrela erabakitzen
badu.
Bazirudien ate bat irekitzeko asmoa erakutsi duela kultura sailburuak
"dekretoa aldatu behar bada aldatuko da" esan duenean, baina gero berriz ere
ekin dio euren aditu britainiarraren kezkak errepikatzeari, hau da,
"al* *arqueólogo
le preocupa mucho más la actividad humana que se de en la cueva o las
consecuencias de los estudios de la fase 3".

Marijo Deogracias
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to