Youtubeko galderak hautagaitzei pasatzeko, La2 kateko programa bat erabiltzen dute, eta hemendik informatzen da nor tokatzen den noiz: http://blogs.rtve.es/elecciones/posts
Joan den astean esan zuten IU, PSOE eta PP aste honetan izango zirela, eta oker ez banago Mendikuteren galdera horientzako zen. Baina iritsiko ote dira? Gaur, behintzat, alderdi extra-parlamentario batentzako galderen txanda da, Ciudadanos de Cataluñarenzako. Bestalde, hor dabil Mendikute beste toki batzuetan ere gauzak mugitu nahian: Tuenti eta Facebook sareetan (kontua izanez gero sartzen da bat) sortu ditu Egunkariaren aldeko orriak: http://www.tuenti.com/?m=event&event_id=71484 http://apps.facebook.com/causes/view_cause/64272 Neuk Flickr-en irudiak kargatzeko talde bat sortu dut http://www.flickr.com/groups/[EMAIL PROTECTED]/ Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
