Asteburuan manifestazio itzelak egin dituzte ehiztariek ingurugiro lege 
berri baten kontra. Beste gauza batzuren artean berunezko balarik ezingo 
dituzte jaurti lege berriarekin. Txoriak bala bat edo beste gordeko ditu 
bihotzean, baina beste guztiak lurrera erortzen dira, eta itxuraz 
demaseko poluzioa eragiten du horrek, beruna oso toxikoa baita. 
Ehiztariek diote dituzten eskopetek ez dutela balio beste material 
bateko balak jaurtitzeko. Atzo San Pedron aldean ibili ginen eta egun 
osoan entzun genituen Arrateko tiro-pitxoiko dinbi-danba. Komentatu nuen 
Arrateko tiro-pitxoiko azpikaldean kilo batzuk berun pilatuta egon 
zirela dagoeneko, eta gurekin zegoenak erantzun zidan orain urte batzuk 
San Pedron bertan, tiro-pitxoia baino beherago zegoen baserriko behiak 
gaixotu egin zirela, eta analasiek horixe erakutsi zutela, berunak 
gaixotu zituela!

Lege berriaren kontu hori lehenengoz entzutean pentsatu nuen Eibarren 
geratzen ziren azken eskopeta tallerrentzat albiste txarra zala, baina 
segiduan konturatu nintzan oso ona izan leikiala. Ze azkenean ehiztari 
guztiek eskopeta berriak erosi behar badituzte, demaseko eskaera igoera 
izango dute laster!! Bestetik, Hondarribi eta Irungo alarde mixtoentzat 
aukera ona izan leike hau. Badakit arazoak izaten dituztela eskopeteroak 
elkartzeko, ehiztari gehienak "betikoak" direlako. Beraz, orain, beruna 
jaurtitzen duten eskopeta mordoa eros ditzakete saldoan, alarderako ez 
bada, ez baitute beste ezertarako balio izango...

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to