Guztiz ados Iñigo,

Tartian, Getxoko lagunekin harremanetan, 20 urte baino gehixago antenen 
auzian lan egin daben eibartar bat be badago, Santi López. Urkiko 
etxebizitza eraikin bateko peoran, bere kontrako boto bakarrarekin, 
zorionez, enlaze antena potente bat jartzia ekidin zeban oin urte asko, 
jurisprudentzia sortuz.

Bertoko, entzuten badetsue...

PPkuek hori aprobetxatzia, beste eskala baten GAL auzia aprobetxatu 
zeben moduan, beste kontu bat da.

Asier Arregi

Dalainor- Iñigo Aguirre(e)k dio:
> Ez nago guztiz adoz ekarpen horrekin. Getxoko Antena NO ko kide batzuk
> ezagutzen ditut eta benetako lan gogorra egiten daude Telefonia Antenen
> hedapen kaotikoaren inguruan.  Beti osasunarekin lotuta eta politika
> alde batera utziz. Eta nahiko denbora daramate lanean.
>
> Beraien aldarrikapen nagusiak
>
> Antenen kontrolik gabeko hedapen kaotikoari STOP. Lizentziarik gabe
> daudenak ETEN 
>
> Ulerkorra eta gardena den legedi eta araudi bat Udal eta erakunde
> guztietan zehar zabaldu dadila
>
> PREKAUZIOAREN oinarria edo erizpidea jarraitu.  Hau da independienteak
> diren ikerketak erakundeen partetik lagunduak izan behar direla gai
> honen inguruan. Osasun arrisku larri bat egon daitekelako hain zuzen
> ere. Gaur egun bi sentzutako eritziak daude erradiazio elektromagnetiko
> hauen inguruan (kaltegarriak direla edo ez). Gauzak zoritxarrez ez daude
> behar bezain garbi.  Beraz, bitartean KONTU HANDIZ ibili beharko
> ginateke
>
> Argibide gehiago 
>
> http://antenano.blogspot.com/
>
> Zaindu denok
>
> Iñi
>
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de bertoko
> Enviado el: martes, 04 de marzo de 2008 19:11
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] 60 ideas for Europe
>
> Hori PPk  suspertutako  ekimena da, Getxoko udalaren  kontra
> egiteagatik.
> EAJren  gobernu ekintzaren kontra.
> Domekan izan ziran bilkuran, Correo edo el Mundon ekarren noticia eta
> argazkia.
>
> Bertoko

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to