Eibar.ORG atariaren inguruan Jakinekoa da webgunea nahiko poliki dabilela berritu genuenetik.
Inkesta azkarra: Azken 2-3 egunotan hobekuntzarik nabaritu dozue? ala gutxi gora behera beti bezala dabil? Gari Azalpena: (kuriosoentzat) Erral hor dabil gora eta behera arazoa aztertzen, baina erantzun garbirik ez dugu lortzen. Azken teoria da, Google, Yahoo eta horrelako bilatzaileak dabiltzala bisitan artikulu zahar guztietan kuxkuxeatzen, eta horrek sortzen duela lan karga eta geldotasuna. Horregatik, azken 3 egunotan debekatu egin diegu bilatzaileei webgunean sartzea, ea arazoa identifikatzea lortzen dugun. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
