Arrakastatsua dirudi! Lehen sarrerak erantzun pila izan ditu eta ideiak ez zaizkie falta zure ikasleei:
- Batzuk Ermita baten jatetxea ipini eta menua: Azken afarikoa bezalakoa! - Beste erantzun batean: "Gure ustez museoaren ordez diskoteka bat jarri beharko lukete. Horretarako, izen bat proposatuko genuke: "Batikanoko rollitoa" eta gainera, apaizak drag queens izango lirateke eta "gogos" Santa Klarako monjak.!" Ona. Blog animatua..., ala zeuk asmatutako erantzunak dira? ;-) Bigarrenen blog sarreran harritu egin nau apur bat zuzenean blogean gehitu barik erantzunak eta argazkiak helbide batera bidaltzea eskatzea ikasleei. Agian argazkiak kokatzea oraindik lartxo delako zure ikasleentzat? edo zuzendu egiten dituzu sarrerak argitaratu aurretik? edo laguntzeagatik? Egia esan erritmo ezberdinak izaten dituzte ikasle batzuk teknologia hauen kontuetan, batzuei gustatu eta besteak gorrotu egiten dituzte. Eta hori ez dago zure esku. Zorte on eta zorionak, Leire! eneko 2008/3/10, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>: > Euskaltegixan bloga zabaldu barri dogu: > http://www.blogak.com/marirenkobazuloa/ > Hasieran oso dirigidua izango da, ikasliak ohittu arte, edo igual betiko. > Txapelketa baten bittartez jarri detsagu izena, eta poliki-poliki asmatuko > dogu zer egin eta zelan. > Hasierako pausua emon dogu. Hamendik aurrera..... > Sartu eta komentaizue, zuen komentarixuak interasatzen jataz eta > milla esker > leire > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
