leirek arrazoi:
>Zure lagu horrek [Markel Anasagastik] batuaz ez dau >idazten, ezta Mundakako
>eskeran be ez!
josu, amaia artetxek ere bizkaieraz idazten du busturialdeko hitzan, bermeoko
zipriztin ugarik aberastua
dena den, "mundakako euskara", "bermeoko euskara"...; bermion berbakera aldetik
mañutik portura egundoko aldea dago, mañutik mundakako baserrietara dagoena
baino sakonagoa
markel anasagasti ikasle izan nuen eta filon ia beti 10 ateratzen zuen;
oroitzen naiz nietzscheren testu iruzkinaren zati bat erdi erronkarieraz idatzi
zuela: "onki xin Zarathustra" eta horrela; euskalkien benetako birtuosoa
orain ikus-entzun ikasten dabil leioan eta zerbait ikasi duela igartzen zaio
sarean arrakasta handia izaten ari "ez! ez! ez!" bideoan:
http://www.youtube.com/watch?v=EXW5bJbnedM
2006ko atorratan markel izan zen gidari, eta estilo, martxa eta karisma
ikaragarria erabili zuen; hemen "aratuste" kanta ospetsua gidatzen
http://www.youtube.com/watch?v=d-DyAHCXnXA&feature=related
bideo horrek halan be ez du nabaritzen markelek egun hartan erakutsi zuenaren
lagin apal bat baino; nik ez dut egundo ahaztuko; felliniren film batetik
zuzenean aterea zirudien, edo taroteko arketiporen bat
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, March 10, 2008 7:54 PM
Subject: Re: [eibar] Fwd: Euskara batua, bizkaiera, eibarrera
Zure lagu horrek batuaz ez dau idazten, ezta Mundakako eskeran be ez!
errezoia dakazu. "argazkiak" barik "erretratuak" jarritta hobeto,
koherentiagua izango litzake. Hortik aurrera libertadia!
leire
2008/3/10, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>:
Nere laguna da Markel, tokian tokiko euskeren defendatzaile sutsua.
Mundakarra bera, bertako Hitzan batuaz idazten ez daben bakarra dala uste dot.
Blogaria: http://anasintxa.blogspot.com/
Webaren bizkarrezurra eibartarrez egon biharko litzake, igual. "Materixala"
jartzen badau, zergaitik "Argazkiak"? Baiña hortik aurrera, Leirek diona.
Bakoitza libre da, eta bertan idazten dogunok askatasunez idazten dogu, natural
urtetzen jakun bezela.
j.
On 10/03/2008, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Erantzuna ez dakitt zein dan, baiña esango netsake hamen bakotxak
aukeratzen dabela ze erregistro erabilli. Webian tituluak eibarreraz eta
edukixa batuan? Kargatzaillian araberakua izango dala uste dot.
Ez dakagu holako buru janik, ezta? Natural egitten dira gauzak. beste
barik
leire
2008/3/3, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
Arrateko Aman postontzira hau allegau da gaur. --Luistxo
>To: [EMAIL PROTECTED]
>Subject: Euskara batua, bizkaiera, eibarrera
>From: [EMAIL PROTECTED]
>Date: Mon, 03 Mar 2008 09:52:16 +0100
>
>Markel Anasagasti Intxausti ( [EMAIL PROTECTED] )-k:
>Hasteko, zorionak emon behar deutsuedaz aurrera daroazuen komunidade
honengaitik. Nik zuori idazteko arrazoia ez da, baina, zoriondutea, daukadan
duda bati erantzutea baino. Web hau euskara batuan idatzita dago, halanda be,
"materixala" atal horren titulua, eibarko euskerean baita goiko esakerea be;
"Eibarko peoria, sanblasa baino hobia". Horren zergaitia gurako neuke jakin. Ez
litzake hobeto dana eibarko euskerean, ala bestela euskara batuan edo
bizkaieraz idaztea? Eskerrik asko, Markel -- Arrateko Ama
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.