Begoñari ez ei jakon posta zerrendan sartzen eta neri bialdu desta
zuzenian. Berbidaltzen dot. Konstantzia gera daiten.
it
----- Original Message -----
From: Egoibarra - Eibarko Udala
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Monday, March 31, 2008 10:37 AM
Subject: RV: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
Ez da sartzen bestean eta horrexegatik doakizu zurera. Agur bero bat
Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED]
--------------------------------------------------------------------------------
De: Egoibarra - Eibarko Udala
Enviado el: lunes, 31 de marzo de 2008 10:18
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: RE: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
"Irakasleek bakarrik erabiltzeko fotokopiagilua" izango litzateke, baina beste
aukera batzuk ere badaude: "Irakasleen fotokopiagailua", "Fotokopiagailu hau
irakasleena da",...
Txarto dago euskarazko bertsioa erderazkoaren kalko hutsean geratu delako;
"bakarrik"en funtzio sintaktikoa bidean geratu delako; "fotokopiagailu"aren 'a'
inondik inora ere ez delako azaltzen -gutxienez, "fotokopiagailu
ederrena/politena/...jarriko balu, edo "hau" dela esan...- "irakasleentzat"
horrek erderazko "para"ren kalko sintaktiko hutsa dakarrelako...
Erderazkoari puntaren bat edo beste aterako nioke gramatikaren ur sakonegietan
sartzeke, edo umorez hartuta "fotocopiadora triste y sola para profesores" ere
uler daitekeela esan. Badaezpada testu horri puntuazioa jarriko nioke:
"Fotocopiadora: sólo para profesores", baina klaro, karteltxo hori aparatuaren
gainean jarrita balego, bestela...Edo bestela, bide normalxeago bat hartu:
"Fotocopiadora para uso exclusivo del profesorado."
Agur
Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: [EMAIL PROTECTED] [EMAIL PROTECTED]
--------------------------------------------------------------------------------
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: viernes, 28 de marzo de 2008 23:19
Para: Eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Fotokopiagalu bakarrik irakasleentzat
Jo daigun kartel bat ikusten dozuela, benetako adibidea da, holaxe diñuana:
Fotokopiagailu bakarrik irakasleentzat - Fotocopiadora sólo para
profesores
edo
Fotokopiagailu irakasleentzat bakarrik - Fotocopiadora sólo para
profesores
Erdarazkoa ondo dago, dudarik ez dago, eta euskarazkoa kopia garaua da.
Niretako euskarazkoa txarto dago, belarrixak halaxe diñosta, baina ez neuke
jakingo azaltzen zergatik. Benetan, jakin nahi dot. Mesedez, gramatikaz nik
baino gehixago dakien batek argituko desta zergatik dagon txarto, txarto badago?
Eskerrik asko.
Imanol._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.