Nire irtzia plazaratu nahi nuke, izan baitut aukera komunitate musulmanekin
elkarbizitzeko, bereziki erlijioarekin oso irekiak ez ziren lekuetan.

Emakume musulmanekin hitz egiteko aukera izan dotenean (oso gutxitan aurrez
aurre, batez ere beste andra "okzidental" baten bitartekaritzarekin) era
guztietako erantzunak jaso dotez.

Euren mentalitatea nahiko argia da: bakoitza bere sexuko kideekin egongo da
gusturen, lagun zein senitarteko. Bizitza soziala horren adierazle da: oso
arraroa da bikoteak eskutik hartuta ikustea, sexu bereko pertsonak eskutik
oratute sarri ikusten direzelarik (laguntasunaren seinale), kafetegietan
gizonezkoak dagozan bitartean, emakumezkoak beste lekuren batean egoten
dire, jai nagusiak ere (ezkontzak, urtebetetzeak...) gehienetan segregazio
sexualarekin ospatzen dire.

Orain, segregazio hau kontuan izanda, normala da bakoitzak beste sexuko
kideak "arraro" moduan ikustea, ez baitute tratu askorik. Gizonezko batek
normalean emaztegaia topatzeko amari edo emakumezko senitarteko bati esaten
dio nor dauen gustuko edo dana dalakoa gero senitartekoa hariak mugitzen
hasteko.

Bereziki atera nahi nuke emakume batekin izandako elkarrizketa horietako bat
zeinetan emakumeari buruz hitz egin genuen. Neskak bere burua feministatzat
zuen, eta burua (arpegia ez) tapatzearen alde egiten zuen, mutilak
berarengan fijatzerako orduan, itxura fisikoan baino, izaeran fijatzeko. Era
honetan, "mendebaldetik" datorren emakume-objektua kontzeptuari aurre egiten
zion (ulertu behar da baita "mendebaldeko" filme zahar askotan edota oraingo
iragarkietan emakumea nola agertzen den)

Kultura desberdinak dira, eta gu ez gara inor haiengana juen eta euren burua
"isiotzeko". Hamen ere honelako jokabideak daude: aurpegia tapatzen ez dugun
arren, zeozergatik emakumeak (gehienetan) bularra estalita izaten dute
hondartzan, mutilok ia beti airean dugunean... Hori ere askatasun falta da?

Ohitturak ohittura dira, eta euren indarrarekin joango dira aldatzen,
arinago edo beiluago, baine ez jata egokia iruditzen geure ikuspuntutik
epaiketarik egitea, baldin eta kasu extremo eta argia ez bada (Saudi Arabia
esaterako).

mikel

On Wed, Apr 16, 2008 at 6:17 PM, leire narbaiza arizmendi <
[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Oin egun batzuk Imanolek (uste dot) nere mezu bateri erantzutzen neska
> belodun bateri egindako alkarrizketian linka jarri zeban.
> Nik entresaka bat egin dot:
>
> -¿Cómo es su trato con los hombres?
>  -Yo tengo mis límites y no saludo a los hombres. Evito mezclarme con
> ellos o tener 'tratos innecesarios', aunque en el trabajo o la clase -donde
> soy la única mujer- no tengo más remedio porque es una necesidad.
>
> -Últimamente, se ha habla mucho del posible retroceso de libertades que
> supone el uso del velo. ¿Qué diría al respecto?
> -Mi libertad la encuentro cubriéndome y no destapándome. En mi opinión, la
> libertad de una mujer está cuando se cubre porque está libre de las miradas.
> No soy esclava de mi físico y eso me libera, además, decidir ser musulmana
> es parte de mi derecho a elegir.
>
> Nere ustetan norberen burua libre sentitzeko, paiñelua jarri bihar badau,
> libre ez dan seiñale. Ezkutau egin bihar da, gizaki perberso eta lizun
> batzuek begiratu egitten detsalako. Ezin dittu tratau, ezin dittu agurtu.
> Oin nik argumentua aldatuko dot: zuek, gizonok, zer egin dozue? Ze
> monstruo zarie, ezin badetsuet agur esan? Ze gaixotasun larri transmititzen
> dozue?
> Kontzepto hórrekin ezin leike urrun juan.
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
  • [eibar] Belua leire narbaiza arizmendi
    • Re: [eibar] Belua Mikel Iturbe

Reply via email to