Zerbait esan beharko dut. "Bizitza homeopatikoak" da liburuaren
izenburua, eta barruan bi ipuin luze edo nobela labur bi biltzen dira
(70 orri inguru bakoitzak): "Bizitzaren sentimendu homeopatikoa" da
lehena, eta "Bizitzako garairik onena" bigarrena. Argitaletxea, Susa.
Aurkezpena, gaur bertan, eguerdiko 12etan, Donostiako Udal Liburutegiko
sotoan.

Lehen istorio horretan, fikziozko hainbat konturekin batera, pertsona
eta gertakari egiazko batzuk agertzen dira. Gutxienez bi: Ogrosabel
gure zerrendakidea, eta Joxe Ramon Etxebarria EHUko fisika-irakaslea,
bera ere eibartarra, jende askok ez badaki ere. Argitaratu aurretik,
biei pasatu nien testua, eta beren "nihil obstat" a eman zidaten.

X.

El 16/04/2008, a las 23:24, Imanol Trebiño escribió:

    Bibliotekarixok liburuak leidu, leidu... ez dogu asko leitzen,
baina kuxkuseatu, mordua. Gaur bat, titulua ez dot ikasi, gure XXX
Mendigurenrena, narrazio labur bi, bat Bilbon gure Gorosabelek ondo
gogoratzen daben manifestaziño horren bueltan. Ez dakit bere izena
agertzen dan, izan leike ezetz, baina hor agertzen da
protagonistaren(?) "lagun bizarduna" besteak beste "non dago nire
erropia?" esanez.
    Fikziñua, errealitatea, inspiraziñoa, "obra hau benetako
gertakizunetan oinarritzen da"...
    Idazlea eta bere pertsonajea posta zerrenda batean ezagutu ziran,
eta pertsonajeak kontau zetsan historixia idazleari.
 
    it<ATT149910.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to