Eibarko mapa librearen inguruan.

Afari baten aurkeztu nizuen proiektuaren hasiera. Eibarko mapa librea
egiten ari naiz. Benetan librea da, edonork eskubidea izango bait du
edozein dokumentu eta tokitan erabiltzeko edo kopiatzeko. Bestalde,
egunen batean GPSetan ere integratu ahal izango da, beste herrietako
mapak garatzen direnean.

Oraingo maparen egoera hau da: (Zuzenketak eta gehikuntzak ASKO
eskertuko nituzke)

http://www.openstreetmap.org/?lat=43.1833&lon=-2.47203&zoom=17&layers=B0FT

Bitartean, aste honetan Gasteizekin hasi naiz:

http://www.openstreetmap.org/?lat=42.84544&lon=-2.67105&zoom=16&layers=0BFT

Abantaila garrantzitsu bat:  Gasteizko kaleen izenak lehenengo
euskaraz azalduko dira!

Gaia interesatzen bazaizue, aurtengo UEU-ren udako ikastaroetan
Eibarren bi egunetako mintegi bat egingo dugu. Publiko egiten denean
abisatuko dut.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to