'Euskal Herriko Ahotsak' proiektuan aurkezpena Koldo Mitxelenan. OiƱ arte egindako lan zoragarrixa, Euskal Herri osora zabaltzeko proiektua mundiala, aurkezapena primerakua, oso ondo Aintzane eta Asier, oso ondo Patxi Baztarrika. Ez detset nik ezer gehittuko Asierren blogian, Ibanenian, 'Azpi'n, Luistxonian esandakueri, hobeto ezin leikez esan-eta. Eskaera bat: eibar.org sarreran, aurkezpen honek lehen postuan ipini.
Ez dakitt zelan deittu bihar jakon honi, weborrixa... ala zer; datu-base interaktibo moduan ikusten dot, posibilidade oso zabalak dittuana eta danen aukeran, duan, jartzen dana. Ia, eginda daguana aprobetxatzen dakigun, bakotxak beria egitteko joeria gaindituz, banakakua eta alperrikua izaten dana gehixenetan. Zorionak Badiharduguri, egin daben lan bikaiƱagaittik, Asierri, Aintzane eta Itziarri, baitta lan teknikuan aldetik 'Codesyntax'i be. Egun edarra pasau genduan! Serafin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
