Hamen bertso polit bi Trunboik Paulkinori jarriak.

Aste buru on pasa!

Serafin

*_Bizi osoa gizon_*

*_ _*

*_ _*

*Gerra handixa amaitzen zoian*

*sortu zanian mundura*

*umedenbora eibarren bertan *

*estudixuen ardura*

*handik gutxira, artian gazte,*

*fazisten kontra gudura*

*Laredon zala, atxilotuta,*

*eruan zeben barrura*

*Bartzelonatik Eibar aldera*

*lanera iñon kontura*

*baina beria bihar zebala*

*etorri jakon burura*

*gerora asko daka egiña *

*talla, grabau zein pinttura*

*hara! aintziña ezkondu ziran*

*_Paulino_** eta kultura*

* *

*Xabier Leteren “Haizea Dator Ifarraldetik”en doiñuan *

*Trunboi*

*Eibar 2007ko urriak 11*

* *

* *

* *

* *

* *

*_Bihargiña_*

*_ _*

*Larogetamar urtekin*

*txiri txiri tailarrera*

*han agertuko ez balitz*

*ez litzake izango bera*

*zeregiñen bat badaka*

*haura konpontze aldera*

*besterik barik be sarri*

*zer edo zer asmatzera*

*burua kantsatzen beti*

*ez dau joko alperrera*

*atsedena bihar badau*

*juango da lagunartera*

*merezixa dozulako*

*segi Paulino aurrera*

*osasuna opa detsut*

*buru argixaz gainera*

* ***

*Xabier Leteren “Habanera” doiñuan *

* *

*Trunboi*

*Eibar-2008ko apirilak 16 *

* *

* *

* *

* *

* *




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to