>
>Epaiketaz, astelehenean 7 ordu edo egin genuen bertan eta komunikabideetatik 
>jasotzen dena azken batean irudia besterik ez dela ikusten duzu. Auzipetuek 
>uko egin diotela defentsa juridikoari eta ezer gutxi gehiago. Datorren astean 
>akusazioaren lekukoek deklaratuko dute:  ikerketetan agertzen diren hiru lagun 
>eta akusazioaren txostenak egin dituztenak: sei guardia zibil eta berrogei bat 
>ertzain... Ikusiko dugu zelan doian baina egongo da zer kontatu.
>Moxu bi
>MItxel

Oso argigarriak dira bai, zure kontakizun hauek, prentsak asko ez duela 
sakontzen egia da eta. Madrilgo biaje horietatik bueltan kronista jarduteko ze 
gogorik izango duzun ez dakit, eta ez gaude gu hemen zuri lanak emateko, baina 
benetan interesgarria dela zuzenean irakurtzea juizioaren berri.

Besarkada bat eta nere elkartasuna prozesu bidegabe honetan, Mitxel

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to