Datuak, bai ederrak.

    Petronorrek, zerga bitartez, Bizkaiko Diputaziñoari 500 miloi euro 
inguru emoten detsa, eta bera dagoen aiuntamentuei 3 miloi (2'9 zehatz 
mehatz). Hau da, Petronorrek zergatan ematen dabenetik % 0'6 doia bera 
jasotzen/jasaten daben aiuntamentuentzako.

    Ez da logikoa, aintamentu hórrek, Muskiz gehixenbat, kalteen %100 
jasaten dabe, baina sarrera fiskalen %0'6a besterik ez. Desproportziñua 
ikaragarrixa da.

    Ez dakit zergatik instalaziño hori jasotzen ez dabenak, eta aukera 
izanez gero inondik inora ez dabela jaso gura esango leukenak, hartu behar 
dabe diruaren %99a eta kaltetuak %1a baino gutxiago.

    Muskizkoa banintz esango neuke, bale, guk dakagu fabrika hori, baina 
berak sortzen daben aberastasunaren %40 gura dogu, eta horrekin herrixa 
"emirato euskaldun batua" bihurtuko dogu, herritarrak amama baina amama 
bizitzeko.

    Eta beste edozein herrik esaten badau ez dabela ondo ikusten 
horrenbesteko aberastasunik, erraza, jarri daixala halako fabrika bat bere 
lurretan.

    Eta Petronorrekoa banintz Muskizko herritarren alde egingo 
neuke -Diputaziñoarekin hori negoziatuz, eta publikoki jarrera hori azalduz- 
nire problema Muskizekoekin dalako, ez Berrizkoekin, ez Bilbokoekin...

        it



----- Original Message ----- 
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Saturday, April 19, 2008 10:44 PM
Subject: [eibar] Komunikaziñua


Leirek galdetu juan oin hurrengo komunikaziñua eta publizidadian arteko
aldiaz.

Bai hau ez don publizidadia, komunikaziñua baino:

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20080419/opinion/petronor-gure
a-20080419.html

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20080419/economia/petronor-def
iende-recuerda-aporta-20080419.html

Amatiño

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to