Sanjuanetan zehar argazkiak eta bideoak jasotzeko bloga ireki dugu:
sanjuanak.com, GASTE Elkartearen iniziatiba bat. Jaietan zehar argazki eta
bideoak gehitzen joango gara.
Hori egingo dugu elkarteko hiru kide blogarik:
Andoni Azkarate, http://www.blogak.com/superandoni
Ane Urkiola, http://www.blogak.com/juliusland
eta nik.

Egunean zehar grabatu eta erretratatutakoa gehitzen joan; eta bestalde,
jendearen aportazioak batu: argazkiak igotzeko formulario bat prestatu dute
Hasier IƱan eta Superandonik. Jasotako argazkiak webgune horretan eta
Bixamonan argitaratuko dituzte. Ikusiko dugu erantzunik ote duen.

Bloga, argazkiak, bideoak, prentsa-dossierra eta egitarauak osatzen dute
sanjuanak.com. Orain GASTEren egitaraua dago, baina Udalaren egitarau osoa
nolabait sartuko dugu, eta Txosnetakoa ere, kartela pasatzen digutenean.


Off topic: Leioan nago. Liburutegira joan naiz baina ez zegoen tokirik.
Denok berdin, azterketa-garaian bakarrik betetzen da. Urtean zehar beti dago
hutsik! Ordenagailu-gelara etorri naiz ariketa batzuk egitera eta ikusten
duzue zertan ari naizen... hau kontatzen. Ale ba, honarte. Berriro lanera!!
:-)
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to