Eskerrik asko hónek kontuogaittik. Kanpotik halako zeoze susmatzen da, baiña oso ondo dago zuzenian jakittia.
Besarkada bat, Asier mitxel(e)k dio: > Epaileek oraindik ez dute euren hitza eman eta lotsatu ez dakit baina > zigorrak banatzeko ez dute arazorik izango. > Maitane, Jordi eta hiruron kasuan, fiskalak berak bertan behera utzi > ditu leporatutako karguak. Nire kasuan telefono entzuketa bat galdu > delako. Bestela ere kondenatzeko aukera sinistezina zen: preso-ohien > arduraduna izatea leporatzen zidan, preso-ohien egiturarik ez egon > arren; UCIko poliziak berak esan zuen daukaten dokumentazioetan ez > dutela holako egiturarik inon ikusi, baina telefono dei batean iradoki > egiten zela. Telefono dei horretan AABren egoitzara deitu nuen hango > preso-ohi bati abisatzeko hurrengo egunean preso-ohien prentsaurreko bat > egingo zela eta bere inguruko preso-ohiak abisatzeko. > Gainerakoen kasuan, fiskalaren tesia: ETAk Ekin-en bidez AAB-Askatasuna > zuzentzen du, baina inor Ekin-ekoa ote den frogatu ezin duenez, > AAB-Askatasunako arduradun guztiak Ekinekoak direla esan, hau da > ETAkoak, eta kito. Horretara, epaiketan auzipetuak AAB-Askatasunako > arduradunak zirela frogatzea zen kontua. Joan Mari Olanoren akusazioaren > oinarria, esate baterako, prentsa dossierrak izan dira. Horien bidez > frogatu dute AABren arduraduna zela, besterik gabe. Beste 8-10 AABren > arduradunak zirela ere frogatu dute gutxi-gorabehera, beste bi > Senideakekoak zirela eta gainerakoek AABrekin hala edo holako harremanak > zituztela, batzuk nirea baino akusazio lotsagarriagoekin. > Eta nire kasuan edo nire antzerako kasuan daudenak bai, loteria edo > ruleta sentsazio hori dago, baina AAB-Askatasunan ardurak izan > dituztenen kasuan, aukerarik bat ere ez. Horrela gabiltza. > Eskerrik asko, Asier. Eta besarkada bat > Mitxel > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
