Ia diseinatzaleok, argitaratzaileok edo bestiok dakizuen:
Gaur egun kolorezko marrazkiak dittuen liburuetan (umientzako ipuinak,
komikiak...) marrazki hórrek gehixenok ordenadorez koloreztatzen dira, hala
uste dot. Nire galderia da: ordenadorez koloreztatze hori...
- marrazkiegileak egitten dau eta testua eta marrazkia eta dana bat eginda
formato elektronikoan emoten detsa argitaratzaileari-inprentari inprimitzeko
besterik ez izateko?
- edo marrazkiegileak paperezko originala emoten detsa argitaratzaileari
eta gero hau konpontzen da ordenadorez koloreztatzen, horretan teknikoa dan
bati bihar hori emonez?
- edo marrazkiegile beste kasu dago?
- edo... normalena zer da?
it
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.