Mendigreenek:
"Dena dela, independentzia lortzen baduzue, utziko didazue hiritartasuna
eskatzen? (edo errefuxiatu, edo ohorezko kontsul, edo nahi duzuena)."
Independentziara, burujabetzara, bidean kontsulta garaian gabiltza.
Bertoko herritarra.
Bertoko
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Friday, June 27, 2008 11:18 AM
Subject: Re: [eibar] Gipuzkoa Mendebalde Eskualdea
Izan gaitezen apur bat serioak, eta ez demagogiarik egin.
Gipuzkoa pare bat zonatan banatu dute, nonbait. Zona horietako batek,
gutxienez Tolosatik Bizkaiko mugaraino hartzen du; pentsatzekoa da Tolosaldeaz
eta Deba arroaz gain, Goierri eta Urola ere hartuko dituela (ez dakit baina).
Banaketa egokiena den edo ez den eztabaidatu liteke; logistikazko eztabaida
teknikoa izango litzateke, eta nik ez dut hor zeresanik.
Banaketa hori eginda, administrazio-zerbitzuak non edo non kokatu beharko
dituzte; eta hori ez dakit zein irizpideren arabera erabakiko den, baina ezin
du izan patriotismo aldeanoa (barka hitz gordina). Hau da: zuetako batzuk sutan
jarri zarete Tolosan egiten delako lan hori; eta Eibarren egingo balitz,
tolosarrak haserre: nondik eta Eibartik egiten dizkigute Osakidetzako paperak,
"trigoa maduratxen" den herritik.
Beste kontu bat da Deba bailara (nolanahi deitzen diogula ere) bazterturik
geratzen dela sarri Gipuzkoan, giputz askok ez dutela ez gogoratzen, ez
ezagutzen. Hori dena egia da. Egia da, halaber, probintzianismoa gainditu behar
genukeela: gauza batzuetarako ermuarrak hurbilago baldin badu Eibarko zerbitzu
bat, ez dezala Bilbora joan behar izan; edo Arrasateko batek Gasteiz hurbilago
badu Donostia baino, hiritarraren zerbitzua izan dadila ahalik eta erosoena,
hurbilena eta efikazena.
Dena dela, independentzia lortzen baduzue, utziko didazue hiritartasuna
eskatzen? (edo errefuxiatu, edo ohorezko kontsul, edo nahi duzuena).
x.
El 27/06/2008, a las 10:59, leire narbaiza arizmendi escribió:
Tolosatik kudeatu?????? Hau demasa da, gero! Mikel esan daben moduan,
eurendako hamen dragoiak-eta bizi dira, Terra incognita da, barren!
Horrela lucichen digu ileak!
Deba baillarakuak, zegaittik ez gara independizatzen? Hiriburua Bergarari
emon ahal detsagu, mokoluak holan nahi badabe, eta seguru hobeto funtzionauko
geunkela!
leire, debarrista!
2008/6/27 Iban Arantzabal <[EMAIL PROTECTED]>:
oporretan egon da aste osoan :-)
Erreportaje bat egittekotan jardun dogu-eta... :-)
Iban
El 2008, jun 27 , a las 10:21, Gari Araolaza escribió:
> eta oker nabil ala beste inork entzun du nonbaiten Osakidetzaren
> Gipuzkoa Mendebaldea Tolosatik kudeatzen dela?
>
> Gari
>
> On Fri, Jun 27, 2008 at 8:07 AM, Mikel Larreategi
> <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Luistxo Fernandez(e)k dio:
> > Berria topatu dut oriantsu Anbulatorioan, Osakidetzaren eskupaper
> batean: GIPUZKOA MENDEBALDE ESKUALDEA. Horrela dator, dena letra
> larriz. Suposatzen da euskara dela.
> >
>
> Bai, Osakidetzak Gipuzkoa bitan zatituta daukala uste dut, Donostiara
> joateko peajea ordaintzen dutenak (Zarauztik Bizkaiara, badakizue
> mapan
> dragoiak dauden zonalde hori) eta besteak (beno, Irun, Hondarribia eta
> hauei, Ciudad-Capitaletik gertu egotearren peajearena barkatu egiten
> zaie), eta eskualde horiei Gipuzkoa Mendebalde eta Gipuzkoa Ekialde
> deitzen diete.
>
>
> Mikel
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-
> [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<ATT270213.txt>
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.