Nik uste dot ziharo normala dala gure inguru honetan Espainiaren alde egotea. Euskal abertzaletasunaren kontzientziak kontraesana eta ezinegona eragiten digu horretan, baina azken batean kulturalki, soziologikoki eta batez ere mediatikoki (eta egungo gizartea, zerbait bada, mediatikoa da) geu ere espainolak gara. Alegia, EH hegoaldeko euskaldunok, beste inokin baino gehiago (baita iparraldeko euskaldunokin baino gehiago) espainolekin konpartitzen dugu kultura, gizartea eta zer esanik ez komunikabideak.
Futbola distantzia apur batekin jarraitzen dut, eta partida interesgarri bat aurrean tokatuz gero gustora jarraitzen dut, baina ez naiz zale oso fidela, ez ditut kirol aldizkariak jarraitzen, eta ez dut ez hemengo ez hango ligaren jarraipen berezirik egiten. Realak zenbat galdu duen jakitearekin konformatzen naiz, baina horrek ere ez dit inolako tripako minik ematen, eta bigarren mailan jokatzea ez zait batere grabea iruditzen, harrokeriak sendotzeko osasuntsua baizik. Hala ere, Espainiako selekzioko foballistei buruz galdetuz gero zazpi-zortzi erraz esango dizkizut. Oiñ, alemanak uste dot bi bakarrik ezagutzen ditudala. Eta kirol danetan pasatzen jata hori. Nadal eta Federer-en artean, Nadal erabat etxeko daukat eta Federer-rek ere tipo majo itxura badaka ere, ni beti manacorrekuan alde, suizan herririk daguanik be ez dakit eta. Telebisiñuan dozena bat kate pasatzen ditut zapingean eta horietatik hamar espainolak dira eta bi euskal-disimuluan dabizez espainolak. NIk beti pentsatu dot Espainiaren batasunaren aldeko sinbolo identitario indartsuena futbol liga dala. Ez dago beste tresnarik Espainia batuaren alde horrenbeste eta hain ondo egiten dabanik. TVEko "tengo una pregunta para Ud." hartan Carod Rovirak akats politiko larria egin zuen independentzia emanez gero Bartzelonak zein ligatan jokatuko zuen galdetu zion herrikide haren kezka gutxiestean. Ez gaitezen engaina. Horixe da oinarri-oinarrizko gakoa herritar askoren azken erabakian. Gaur eta hemen independentziaren aldeko edozein proposamen politikok atletikek edo realak zein ligatan jokatuko duten argitu behar du lehen puntuan, bestela jai du. Lagun super-abertzale baten semeak 5 urterekin demaseko disgustoa eman zion behin aitari. "Aita, ya ez naiz Realekua, oiñ Real Madridekua naiz, eske Realekuak beti galdu egiten dabe!". Umiek ez dake kontzientzia eragozpenik. Eta Real Madridi buruz Realari buruz adina entzun eta ikusten dogu gure etxeetan, beraz, biak dira "gureak" maila berdinean. Gaur Espainiak galdu ala irabazi, bietara ere, Espainiak irabazi egingo du. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
