Oierrek:
>NIk beti pentsatu dot Espainiaren batasunaren aldeko sinbolo identitario
indartsuena futbol liga dala.
  -- Nik hillabete pasatu najuan Estatu Batuetan galdera hau egiten: "Zerk
batzen jittuk estatubatuarrak?". Eta erantzuna (nik jasotakua behintzat) ez
zuan  izan historixia, nortasuna, hizkuntzia, politikia edo erlijiñua,
EJERZITUA eta KIROLA (beisbola) baino.
  Amatiño


  -----------------------------------------------
  Nik uste dot ziharo normala dala gure inguru honetan Espainiaren alde
egotea. Euskal abertzaletasunaren kontzientziak kontraesana eta ezinegona
eragiten digu horretan, baina azken batean kulturalki, soziologikoki eta
batez ere mediatikoki (eta egungo gizartea, zerbait bada, mediatikoa da) geu
ere espainolak gara. Alegia, EH hegoaldeko euskaldunok, beste inokin baino
gehiago (baita iparraldeko euskaldunokin baino gehiago) espainolekin
konpartitzen dugu kultura, gizartea eta zer esanik ez komunikabideak.

  Futbola distantzia apur batekin jarraitzen dut, eta partida interesgarri
bat aurrean tokatuz gero gustora jarraitzen dut, baina ez naiz zale oso
fidela, ez ditut kirol aldizkariak jarraitzen, eta ez dut ez hemengo ez
hango ligaren jarraipen berezirik egiten. Realak zenbat galdu duen
jakitearekin konformatzen naiz, baina horrek ere ez dit inolako tripako
minik ematen, eta bigarren mailan jokatzea ez zait batere grabea iruditzen,
harrokeriak sendotzeko osasuntsua baizik. Hala ere, Espainiako selekzioko
foballistei buruz galdetuz gero zazpi-zortzi erraz esango dizkizut. Oiñ,
alemanak uste dot bi bakarrik ezagutzen ditudala. Eta kirol danetan pasatzen
jata hori. Nadal eta Federer-en artean, Nadal erabat etxeko daukat eta
Federer-rek ere tipo majo itxura badaka ere, ni beti manacorrekuan alde,
suizan herririk daguanik be ez dakit eta. Telebisiñuan dozena bat kate
pasatzen ditut zapingean eta horietatik hamar espainolak dira eta bi
euskal-disimuluan dabizez espainolak.

  NIk beti pentsatu dot Espainiaren batasunaren aldeko sinbolo identitario
indartsuena futbol liga dala. Ez dago beste tresnarik Espainia batuaren alde
horrenbeste eta hain ondo egiten dabanik. TVEko "tengo una pregunta para
Ud." hartan Carod Rovirak akats politiko larria egin zuen independentzia
emanez gero Bartzelonak zein ligatan jokatuko zuen galdetu zion herrikide
haren kezka gutxiestean. Ez gaitezen engaina. Horixe da oinarri-oinarrizko
gakoa herritar askoren azken erabakian. Gaur eta hemen independentziaren
aldeko edozein proposamen politikok atletikek edo realak zein ligatan
jokatuko duten argitu behar du lehen puntuan, bestela jai du.

  Lagun super-abertzale baten semeak 5 urterekin demaseko disgustoa eman
zion behin aitari. "Aita, ya ez naiz Realekua, oiñ Real Madridekua naiz,
eske Realekuak beti galdu egiten dabe!". Umiek ez dake kontzientzia
eragozpenik. Eta Real Madridi buruz Realari buruz adina entzun eta ikusten
dogu gure etxeetan, beraz, biak dira "gureak" maila berdinean.

  Gaur Espainiak galdu ala irabazi, bietara ere, Espainiak irabazi egingo
du.

  oier.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to