Txapeau, Oier.
j.

2008/6/29 Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

>  Oierrek:
> >NIk beti pentsatu dot Espainiaren batasunaren aldeko sinbolo identitario
> indartsuena futbol liga dala.
>
> -- Nik hillabete pasatu najuan Estatu Batuetan galdera hau egiten:
> "Zerk batzen jittuk estatubatuarrak?". Eta erantzuna (nik jasotakua
> behintzat) ez zuan  izan historixia, nortasuna, hizkuntzia, politikia edo
> erlijiñua, EJERZITUA eta KIROLA (beisbola) baino.
>
>  Amatiño
>
> -----------------------------------------------
>
> Nik uste dot ziharo normala dala gure inguru honetan Espainiaren alde
> egotea. Euskal abertzaletasunaren kontzientziak kontraesana eta ezinegona
> eragiten digu horretan, baina azken batean kulturalki, soziologikoki eta
> batez ere mediatikoki (eta egungo gizartea, zerbait bada, mediatikoa da) geu
> ere espainolak gara. Alegia, EH hegoaldeko euskaldunok, beste inokin baino
> gehiago (baita iparraldeko euskaldunokin baino gehiago) espainolekin
> konpartitzen dugu kultura, gizartea eta zer esanik ez komunikabideak.
>
> Futbola distantzia apur batekin jarraitzen dut, eta partida interesgarri
> bat aurrean tokatuz gero gustora jarraitzen dut, baina ez naiz zale oso
> fidela, ez ditut kirol aldizkariak jarraitzen, eta ez dut ez hemengo ez
> hango ligaren jarraipen berezirik egiten. Realak zenbat galdu duen
> jakitearekin konformatzen naiz, baina horrek ere ez dit inolako tripako
> minik ematen, eta bigarren mailan jokatzea ez zait batere grabea iruditzen,
> harrokeriak sendotzeko osasuntsua baizik. Hala ere, Espainiako selekzioko
> foballistei buruz galdetuz gero zazpi-zortzi erraz esango dizkizut. Oiñ,
> alemanak uste dot bi bakarrik ezagutzen ditudala. Eta kirol danetan pasatzen
> jata hori. Nadal eta Federer-en artean, Nadal erabat etxeko daukat eta
> Federer-rek ere tipo majo itxura badaka ere, ni beti manacorrekuan alde,
> suizan herririk daguanik be ez dakit eta. Telebisiñuan dozena bat kate
> pasatzen ditut zapingean eta horietatik hamar espainolak dira eta bi
> euskal-disimuluan dabizez espainolak.
>
> NIk beti pentsatu dot Espainiaren batasunaren aldeko sinbolo identitario
> indartsuena futbol liga dala. Ez dago beste tresnarik Espainia batuaren alde
> horrenbeste eta hain ondo egiten dabanik. TVEko "tengo una pregunta para
> Ud." hartan Carod Rovirak akats politiko larria egin zuen independentzia
> emanez gero Bartzelonak zein ligatan jokatuko zuen galdetu zion herrikide
> haren kezka gutxiestean. Ez gaitezen engaina. Horixe da oinarri-oinarrizko
> gakoa herritar askoren azken erabakian. Gaur eta hemen independentziaren
> aldeko edozein proposamen politikok atletikek edo realak zein ligatan
> jokatuko duten argitu behar du lehen puntuan, bestela jai du.
>
> Lagun super-abertzale baten semeak 5 urterekin demaseko disgustoa eman zion
> behin aitari. "Aita, ya ez naiz Realekua, oiñ Real Madridekua naiz, eske
> Realekuak beti galdu egiten dabe!". Umiek ez dake kontzientzia eragozpenik.
> Eta Real Madridi buruz Realari buruz adina entzun eta ikusten dogu gure
> etxeetan, beraz, biak dira "gureak" maila berdinean.
>
> Gaur Espainiak galdu ala irabazi, bietara ere, Espainiak irabazi egingo du.
>
> oier.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to