ofizialki "aitzitik" daraman esaldiaren aurrekoak ezezkoa behar du
ordea, koldo mitxelenari eta itxaro bordari baiezko aurrekarien ostean ere irakurri diet "aitzitik" eta orain igerabideren "hauts bihurtu zineten" (107 or.): -Garai geldietan, dena mantsotu egiten da, eta errazagoa da lehengoari eustea, ohitura hutsez. Aitzitik, garai bizkorretan, eredu zaharrak hausteko arriskua dago, eta zenbait oinarri errotik ateratzen dira. -Amak bizitza berri bat topatu zuen; aitzitik, aitak bere burua gainbehera ikusten zuen, eta osasun kaxkarrak ez zion batere laguntzen zulo hartatik irteten.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
