Josu Jon Imazek EBBko burutza utzi zuenean, haren prentsa-arduradun eta 
gure zerrendakide Amatiñok ere laga egin zuen Sabin Etxeko lanpostua, 
eta handik gutxira Petronor-entzat hasi zen lanean, berak kontatu 
zigunez.
Orain, zer izango eta Imaz (Luis Albertok noizbait esan duenez berak 
izan dituen nagusietan onena) Petronorreko buru. Industria-sailean eta 
EBBn bezala, batera ariko dira berriz biak.
Orduan, elkartze hau dela-eta, hiru hipotesi bururatzen zaizkio bati:
a) Kasualitatea izan da hala gertatzea.
b) Petronorrera etorriko zela aspalditik erabakita zegoen, nahiz eta 
berria zabaldu ez, eta horrekin lotuta zegoen Amatiño Petronorren 
hastea.
c) Aranberri jaunak eragin-ahalmen nabarmena izan du Petronor-en 
erabakian.

x.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to