b) Petronorrera etorriko zela aspalditik erabakita zegoen, nahiz eta
berria zabaldu ez, eta horrekin lotuta zegoen Amatiño Petronorren
hastea.

    Amatiño, ziur b aukera hori ez zala egixa? Hainbeste ezautzen dittuk hik 
Petronorreko tripak? Hain ezinezkoa dok pentsatzea hirugarren buru/talde 
batek ideia hori zakala buruan, hiri eta Imazi postuak eskaintzea, zuek 
bixok jokaldixa ezautu barikan? Edo hik jakin ez nahiz eta J.J.k bai jakin? 
Neri ez jatak begitantzen ezinezkoa. Azken batean aurreko zuzendarixan 
ordezkoa aspaldi izango juen pentsatuta, halako konpainia batean hori ez dok 
egun batetik bestera inprobisatzen.

    Erozein modutan, hi, zorionak, ugasabakin gustora egoteak be balio jok.

    Bukatzeko, politta izan dok JJak El Correouakin egin dabena: Correuak 
fitxatzen jok, jakina, politikan zirikatzeko asmotan. JJk kobratzen jok, 
Ameriketako politikaz edo munduko ekonomiaz berba egitten jok, bere burua 
goratzen jok, eta lehengo aiskideekin haserratu barikan, dirua patrikara. 
Hori bai, lehengo lagunei lagundu, lagundu... asko be ez jetsek lagundu. 
Baina Petronorren hasiko zala jakin ezkero... horretan sartzia komeni jakon? 
Ba ez.
    .

----- Original Message ----- 
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, July 04, 2008 9:29 AM
Subject: Re: [eibar] gure lagunaren laguna

b) eta c) zinez ez. Benetan. Lehena ez da egia eta bigarrena... lartxo.
Horretara, lehena baino ez da geratzen. Baina, hala ere, aitortu dezagun,
mundu honetan kasualitate gutxi dago.

Alegia, kasualitatea al da idazleak liburua idaztea, kazetaria komunikazioaz
arduratzea edo kimikoak petrokimikan lanegitea? Are gehiago hirurak paroan
badaude? Mundua ez al da ba uste baino txikiagoa?

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: viernes, 04 de julio de 2008 8:34
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] gure lagunaren laguna

Josu Jon Imazek EBBko burutza utzi zuenean, haren prentsa-arduradun eta
gure zerrendakide Amatiñok ere laga egin zuen Sabin Etxeko lanpostua,
eta handik gutxira Petronor-entzat hasi zen lanean, berak kontatu
zigunez.
Orain, zer izango eta Imaz (Luis Albertok noizbait esan duenez berak
izan dituen nagusietan onena) Petronorreko buru. Industria-sailean eta
EBBn bezala, batera ariko dira berriz biak.
Orduan, elkartze hau dela-eta, hiru hipotesi bururatzen zaizkio bati:
a) Kasualitatea izan da hala gertatzea.
b) Petronorrera etorriko zela aspalditik erabakita zegoen, nahiz eta
berria zabaldu ez, eta horrekin lotuta zegoen Amatiño Petronorren
hastea.
c) Aranberri jaunak eragin-ahalmen nabarmena izan du Petronor-en
erabakian.

x.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to